XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Koipetsuak irabazi zuenez bere saritzat hartu nahi gintuen, antza.
- Eseri hemen, eseri.
- Lasai, etxean bazeundete bezala.
Damutzen ari zitzaidan hara joan izana.
Eseri ginen eta, bilera hasi bitartean mahai hartako jiran zegoen jendeari hasi nintzen begira: zuzendariaz gain, irakasle mordoxka bat, guri klase ematen zigutenak hiru: Erramun
guraso batzuk ere baziren, gure lagun koipetsuaz gain, eta bazitekeen haietakoren batzuk gure gelakoen aita-amak izatea; eta azkenik ikasleak: UBIko gure bi lagunak, bistaz bakarrik ezagutzen nituen beste batzuk, eta azkenik gu: botorik gabeko gonbidatuak.
Zuzendariak hartu zuen hitza eta gure gelan gertatutako gorabeherak azaldu, bere erara, noski:
- ... Eta gelako ikasleek, beren aldetik, azterketarik ez egitea erabaki zuten, ez tutoreari ez zuzendariari ezer esan gabe; hori, automatikoki suspensoa irabazteko arrazoia izateaz gain, diziplinazko akats larria da, oso, bere horretan utzi ezin daitekeena...
Tankera horretan aritu zen puska batean oraindik, egia-erdiak eta gezur osoak nahastuz, eta gu bitartean han, (...)